Iragarkiak

Informazioa:Zure iragarkia hemen ikusi nahi? Prezio bereziak herri mailako publizitatean.

‘Katusha’ etiketa duten berriak

Egoitz Garcia klasikomanoa

Egoitz Garcia ihesaldiko tropeltxoan

Gaur jokatu da Omloop Het Nieuwsblad, Flandriako lehen klasikoa. Txirrindularitza zaleok zain ginen lasterketa hau ikusteko klasikoetan urtek lehena izan baita eta euskaldunontzat zorionez, ETB1tik jarraitzeko aukera izango dugu.

Paoloni Katusha taldeko italiarra izan da garaile. Gogoratu azkenean Katusha, Joquim Rodriguezen taldea, World Tour izango dela ebatzi dela orain gutxi eta gaurko garaipenak beste bultzadatxo bat eman dio talde errusiarrari. Ezin aipatu gabe utzi, ordea, Omega Pharma talde klasikozalearen protagonismoa: bigarren sailkatu da Vandenbergh eta Chavanel lasterketa buruan izan da hainbat kilometroetan.

Gehiago irakurri

Puritok ez du hutsik egin

Purito Ibardinen helmugaratzen. Atzean Samuel SanchezEspero genuen, bai, gaurkoan Joaquin Rodriguezek etapa garaipena lortzea. Etapa amaiera aproposa zen berarentzat eta atzo lortu ezin izan zuen garaipena gaurkoan bai. Eta gainera lidergoa bereganatu du.

Ohi moduan ihesaldia osatu da gaurkoan. GreenEDGEk mugitu du lasterketa Clarke, Albasini eta Sulzberger txirrindulariekin. Patxi Vila (UNA) ere protagonista izan da lasterketa bere herritik pasatzen zelako motibatuta. Euskaltel-Euskadik Juanjo Orozen lan bikainari esker kontrolpean izan dute lasterketa eta azken kilometroetan Katusharen laguntzarekin bertan behera utzi dute ihesaldia.
Ibardinen gora Peter Velits (OPQ) jarri da lasterketa buruan Tony Martinentzat (OPQ) lan egiten. RadioShack saiatu da lasterketa mugitzen Monfort eta Frank Schleckekin baina bikain eutsi dio Omegako txirrindulariak.

Gehiago irakurri

Erregea izaten jarraitzen du

Samuel Sanchezek hirugarrenez jarraian garaipena Arraten

Gaur Euskal Herriko itzuliaren etapak Arrate hartu du amaiera bezala. Klasikoa bilakatu den etapa bat izan da gaurkoa. Lehen bi egunetan esprintean amaitzeko ezaugarri guztiak bazituzten etapako profilek, gaurkoan hasiko zen sailkapen nagusiko garaipenaren lehia argitzen. Faborito batzuk bidean gelditu diren arren (Klodenek lehen etapan bost minutu galdu zituen, Gesink etxera joan da…) lasterketa, sorpresarik egon ezean, OƱatiko erlojuz kontrako saioan erabakiko da.

Etapak soilik atzo arratsalde-gauean pentsatu nuen izenburuetako bat konfirmatzeko balio izan dit. Tropeleko oilar nagusiak ez dira mugitu 5 kilometro falta izan diren arte. Gasteizen hasten zen etapak 5 laguneko ihesaldi bat izan du protagonista eta amaierara arte iraun duen txirrindulari bakarra Movistar taldeko Herrada izan da.

Gehiago irakurri

Gazteak gogor datoz

Inor gutxik espero zuen Jonathan Castroviejo gaztea, 24 urte bete aurreko egunean, Romandiako Tourreko aitzin etapan nagusituko zenik. Garaipen ederra getxoztarrarentzat, eta baita euskal zaleentzat ere. Eta ederraz gain, esanguratsua. Izan ere, denboraldiaren lehenengo herena pasatu dugunean, gazteak oso indartsu datozela nabarmen ikus daiteke. 25 urtetik beherako txirrindulari sorta handia ari da besoak altxatzen. Batzuk dagoeneko urteak daramatzate goren-gorenean, Kreuziger, Gesink, Boasson Hagen eta Ciolek kasu. Beste batzuk, iaz erakutsi zuten beraien burua: Peter Sagan, Rui Costa, Gorka Izagirre, Van Garderen, Kiserlovski, Daniel Martin, Guarnieri… Denak ala denak gehienez 24 urteko txirrindulariak gaur egun.

Gehiago irakurri

Txirrindulariak lotu ezinda

Evans 2009ko munduko txapeldunaHala gertatu zaie Garmin, Silence-Lotto, Katusha eta Saxo Bank taldeei Wiggins, Evans, Swift eta Kolobnev txirrindulariekin. Lau txirrindulari hauek beraien taldeekin 2010erako ere lotuta bazeuden ere, kontratu hori albo batera utzi eta taldez aldatu dute. Badirudi txirrindularitzan sinatutako kontratuak berme gutxiegi ematen diela taldeei.

Egia esanda kasu hauetan txirrindulariek isilean egin dute talde aldaketa, zenbait kasutan taldeko managerrek talde aldaketaz prentsatik jakin dutelarik. UCIk honen inguruan araudi bat badu ere, kasu hauetan bezala, txirrindulariei ihesbidea ematen diela argi geratu da.

UCIk, gertakari hauek ikusita, legedia hobetzeko jarrera erakutsi dute holakorik etorkizunean gerta ez dadin. Beraien esanetan, asmoa bai taldearen baita txirrindularien eskubideak bermatzea da. McQuaid-en esanetan, egungo araudiak ez omen du horrelako talde aldaketarik egiten uzten: orduan nola da posible gutxienez lau txirrindulari hauek taldez aldatzea era honetan?

2010erako ez da aldaketarik aurre ikusten denborarik ez baitute, baina ondorengoetarako araudian lanean hasiko omen dira. Beti bezala txirrindulari “potoloak” protagonista izan arte eta zalaparta sortu arte inork ez du behatzik ere mugitzen.