‘Jonathan Castroviejo’ etiketa duten berriak
Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketa 2012. Gizonezkoei eta emakumezkoei errepasoa

Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako bi podcast aurki ditzakezue. Bi podcastak hurrengo astean jokatuko den Limburgeko munduko txapelketaren ingurukoak dira. Bat emakumezkoen ingurukoa eta bestea gizonezkoen ingurukoa. Lagungarri izan daitezke Tropelako 2012 denboraldiko azken lehiaketarakoa. Kinielak prest?
Gizonezkoen inguruko podcasta (2012-09-13an grabatua)
- Ibilbideari errepasoa.
- Erlojuaren kontrako eta errepideko faboritoak.
- Euskaldun bat izango da lehian: Jonathan Castroviejo.
- Nola banatuko dira euskaldunen puntuak?
Emakumezkoen inguruko podcasta (2012-09-14an grabatua)
- Limburgeko ibilbidearen azterketa: erlojuaren kontrakoa (24km) eta errepidekoa (129km).
- Tropelako kinielan emakumezkoen multzoei azterketa.
- Limburgen izango diren emakume ordezkariak: Eneritz Iturriaga eta Ane Santesteban.
- Nola banatuko dira euskaldunen puntuak?
Ikuskizunaren mesedetan

Lortu dute nahi zutena. 11 egun pasa dira Espainiako Itzulian eta lehen lau sailkatuak 58 segunduren tartean daude (lehen hirurak 15 segundutan). Ah! Eta horietatik 3 espainiarrak, tartean aurtengoan dopin zigorretatik bueltan diren Contador eta Valverde ultramaitatuak. Pentsa, Rodriguez lider irten da itzuliko banakako erlojupeko bakarretik! Espektakulua!
Gaurkoari so, Pontevedra inguruan izan da etapa, eta egia esan, aurten Samuel Sanchezek Oñatin irabazi zuenaren antza handia hartu diot. Aldapa gogorra eta jaitsiera teknikoa. Erlojupeko klasikoa ez behintzat inondik inora. Valverdek eta Rodriguezek Castroviejo, Meyer edo Talansky bezelako espezialistek baina denbora hobea egin dutela esanda… Viva!
Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2012. Lehen asteari errepasoa

Espaianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
- Movistar taldeak bi lider izan ditu, Jontathan Castroviejo eta Valverde. Valverdek eroriko bat tarteko lidergoa galdu zuen eta zeresana eman zuen gertakariak tropela ez baitzen geratu.
- Degenkolb esprinetan nagusi.
- Lau dira sailkapen nagusian bereiztu direnak: J.Rodriguez, Froome, Contador eta Valverde.
- J.Rodriguez pixkanaka pixkanaka segundoak urratuz.
- Euskaldunen artean Igor Anton eta Beñat Intxausti nabarmentzen ditugu.
- Aste honetan ikusi dezakeguna aipatzen dugu ibilbideari begirada emanda.
Argazkia: rtve.es
Hasi da zirkoa!
Hasi da hainbeste itxaroten egon garen Espainiako Vuelta, eta nola hasi ere!
Azken urteetako ohiturei jarraiki, taldekako erlojupekoaz hasi da Iruñako kaleetan barrena. Ibilbide korapilatsu zein arriskutusua izan dute txirrindulariek, eta azken kilometroan barrena Santo Domingoko aldapatik hasita Sanferminetako entzierroko ibilbidea zezen plazararte.
Australiatik Argentinara
Greipel, Gerrans, Valverde… Txirrindulari horiek nabarmendu dira, beste batzuen artean, Australiako Tour Down Under lasterketan. Haiek denboraldia abian dela ohartarazi gaituzte egunotan. Aste honetan, San Luiseko Tourraren txanda da, Argentinan -hilaren 23tik 29ra-. Txirrindulari ezagun batzuk bertan zailduko dira, eta itzuli interesgarria ikusteko aukera ere ematen du ibilbide gorabeheratsuak, mendiko etapak ez direlako falta, ezta erlojuz kontrako saiorik ere -15 kilometrokoa-. Txirrindularitza zaleon urte hasierako gosea apaltzeko aukera polita.


