‘Hushovd’ etiketa duten berriak
Milano-Sanremo Tropelan jarraitzeko prest?
Orain egun batzuk aurreratu genizuen moduan, larunbat honetan jokatuko da Milano-Sanremo klasiko garrantzitsua. Tropelak lehen aldiz streaming bidez zuzenean egingo dio jarraipena eta guztiok gonbidatzen zaituztegu lasterketa gurekin jarraitzera.
Tropelak kiniela egiten ez badu ere, zuen artean galdeketatxo bat prestatzea pentsatu dugu zuen ustez aurtengo garailea zein izan daitekeen galdetzeko. Zuen iritzia jakin nahi dugu asko balio baitu!
Larunbatean galdeketa honetaz ere hitz egingo dugu gure irratsaio berezian. Irratsaioa entzun ahal izateko aurreko batean emandako azalpenak jarraitzea nahikoa izango duzue.
Irratsaioan zehar, berriz, gurekin harremanetan jarri ahal izango zarete bai Twitter (#tropela, #MSR edota @tropela) , Facebook (gure horman) edota Skype bidez (“tropela.elkartea” erabiltzailea aurkitu eta deitu). Gustura jasoko ditugu zuen galdera eta iritziak.
Gu jada larunbaterako prest gaude eta zuek ere hala izatea espero dugu!
Tropela.net podcastak: Kopenhageko Munduko Txapelketa 2011
Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) Kopenhagen aste honetan jokatuko diren 2011ko Munduko Txapelketaren inguruan aritu dira. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:
- Erlojuaren kontrako saioko faborito nagusiak.
- Errepideko lasterketako faborito nagusiak. Zeini datorkio egokiago ibilbidea? Herrialde ezberdinetako taldeek zein jarrera izango dute?
- Lehen euskaldunaren puntuak nola banatuko diren aipatzen dute.
- Kiniela egiterako orduan zenbait iradokizun.
København ’11: hamar izen, ortzadar bakarra.
Urteko zitarik handienetakoa hemen da jada. Astebete baino ez da falta datorren urtean zehar ortzadar maillota soinean zeinek eramango duen jakiteko. Honezkero gehientsuenok jakingo duzuen bezala, Kopenhage-ko ibilbideak gogortasunerako tarte gutxi eskaintzen du, Munduko Txapelketa Danimarka-ko hiriburuan jokatzearen ondorio. Hala ere, zailtasun txiki horietako bat helmugan egoteak batzuen eta besteen aukerak baldintzatuko ditu. Horrela bada, faborito argirik gabeko lehia aurkezten zaigu hasiera batean.
Igandean txirrindulari asko izango da dominiaren bat eskuratzeko moduan azalduko dena, edo bere burua horretarako gai ikusiko duena behintzat. Kinielei begira badaude aurreneko postuan egotea hein handi batean ziurtatu baina garaipenerako itxaropen gutxi daukatenak. Kasu honetan, guk podiumeko goreneko postua zapaltzeko faboritoak zeintzuk diren aukeratu eta jarraian izendatu ditugu, euren izena ortzadar kolorez janzteko hautagai nagusiak, alegia:
1. Thor Hushovd (Norvegia): egungo txapelduna, ezaugarri horregatik baino urteek aurrera egin ahala erakusten ari den dohain guztiengatik dugu aurreneko postuan batez ere: bere erresistentziak bete-beteko sprinterren abiadurari aurre egitea ahalbidetzen dio ibilbide luze eta zailetan. Kasu honetan, luzeraz gain helmugako malda txikia alde izango du. Lasterketa gogor baten ostean egon litekeen sprintean da batez ere faborito.
Hushovd eta Andy Shleck ez dira Donostian izango

Azken berrien arabera, Hushovd eta Andy Schleck ez dira bihar jokatuko den Donostiako Klasikoan izango. Bagenekien Schleck anaietan gazteena ez zela lehiatzera etorriko eta horrek ez dit hainbeste penarik eman nahiz eta Tourreko bigarrena hemendik ikusteak poz emango lidakeen.
Norvegiarrarekiko ezin berdina esan. Ortzadar maillota euskal errepideetan izateak bere garrantzia duelakoan naiz. Ez dakit gero zein jarrerarekin ekingo zion lasterketari, baina banuen bai Hushovd ikusteko gogoa.
Kontuan izan bi hauek hautagai nagusien multzoan aurkitzen zirela eta zuetako zenbaitek aukeratuak izan direla.
Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011

Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute.


