‘Evans’ etiketa duten berriak
Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Bigarren asteari errepasoa
Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
- Wiggins eta Hesjedalek lasterketa utzi dute eta Nibali bakarrik utzi dute.
- Gesinkek ondo hasi zuen Giroa baina azken egunetan denbora galdu du.
- AG2R eta Betancur. Talde frantziarraren positiboa eta kolonbiarraren zailtasunak etapa irabazteko.
- Cavendish, esprinterretan onena eta erregulartasunaren maillota eramateko hautagai sendoa.
- Euskaldunak: Beñat Intxausti eta Egoi Martinezen protagonismoa azken astean.
- Giroko azken asteak zer emango digu?
- Gure Tropela: cacaito santurtziarra lider.
Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Lehen asteari errepasoa
Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
- Katusha taldearen protagonismoa Paolini eta Belkoven eskutik.
- Esprinetan Cavendesh espero moduan, Goss, berriz, pattalago.
- Beñat Intxausti lider, egun batez izan bada ere.
- Faboritoen inguruko iritzia: Nibali, Wiggins, Hesjedal, Scarponi, Evans eta Gesink.
Bigarrenez, Tourreko garaileak ingelesez hitz egiten du
Jada nahiko garbi geratu zen Wigginsek aurtengo Tourra irabaziko zuela. Hala ere, onenek historian egin izan duten moduan, azken erlojuaren kontrako saioa irabazita amaitu du Wigginsek. Eta zein alderekin gainera: 1:16rekin. Bigarren, nola ez, bere taldekidea den Froome.
Bi Skyko liderrak, beraz, lehen bi postuetan. Gaurko erlojuaren kontrako saioarekin Wigginsek lider zergatik izan den erakutsi du, nahiz eta eztabaidarako aukera izan den Froome indartsuago ikusi baitugu mendiko etapetan. Azkenean 3:21eko denbora tartea izanik bien artean, Skyren aukera zuzena izan delakoan naiz aurtengo ibilbidea kontutan izanda. Hurrengo urtean, ordea, gauzak ezberdin izango direlakoan naiz.
Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Bigarren asteari errepasoa
Frantziako Tourreko bigarren asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
- Skyren nagusitasuna Alpeetako etapa nagusietan. Nor da taldeburua, Wiggins ala Froome?
- Euskal txirrindulariak: Egoi Martinez eta Gorka Izagirre etapen lehian, eta Haimar Zubeldia sailkapen nagusiari begira.
- Sailkapen ezberdinei errepasoa.
- Gaur jakin den Frank Schlecken ez negatiboa.
- Geratzen diren bost etapei begirada.
Zerua oskarbi dago
Mendiko lehen etapa borobila izan da Sky taldearentzat. La Planche des Belles Filles mendatean -sei kilometroko oso igoera gogorra, gaur arte nahiko ezezaguna- nagusitu da Froome eta Wigginsek maillot horia jantzi du. Soilik Evansek, Nibalik eta Taaramaek eutsi diote Skyko bikoteari. Haimar Zubeldiak etapa bikaina egin du eta seigarren sailkatu da ; RadioShack talde xelebrearen liderra izan daiteke Tourrean aurrerantzean. Xelebrea diot Franck Schleck, Kloeden eta Horner, ustezko hiru liderrak, erdipurdi aritu direlako.



