‘Daniel Martin’ etiketa duten berriak
Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen

Daniel Martin. Bai, ondo irakurri duzue. Ez Gilbert, ez Valverde, ez Joaquim Rodriguez. Ezta Nibali ere. Eskalatzaile irlandarra izan da aurtengo 4. monumentuaren garailea. Askok uste zuten aurrean ibiliko zela, podiumaren lehian, baina gutxik espero zuten koska gorenean ikustea. Eta are gutxiago lasterketako indartsuena izanik. Apustu-etxeek sartutako euro bakoitzarengatik 15-20 artean ematen zituzten bere garaipenarengatik. Eta hala gertatu da. Poztekoa, bestalde. Hala ere, bere bilakaera ikusita ez gintuzke horrenbeste harritu behar bere garaipenak. Urtero pauso bat eman du aurrera. Zeresanik ez aurten, Kataluniako Volta merezimendu osoz irabaziz. Eta gaur munduko onenen artean lortu du lekutxoa irlandar meharrak.
Impey Vinokouroven pare!

Gogoan dut iaz nola Vinokourovek (AST) Murgian amaitzen zen 3. etapa hartan tropelari esprinta ohostu zion azken kilometroetan erasoa jota. Gaur antzerako zerbait egin du Impeyk (GEC) Gasteizen eta garaipena berarentzat.
Tropela.net podcastak: Vueltako 1. atseden eguneko errepasoa
Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren lehen atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:
- Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa
- Salamancako erlojuaren kontrako saioak izandako eragina faboritoen artean
- Euskaldunak nola ikusi ditugun
- Bitxikerien atalean toponimia kontuak mintzagai
- Gure Tropelari begiratuta lider doanaren kinielarekin faborito sendoa dela zalantza gutxi: luixa
Espainiako Vueltak bira eman du
Daniel Martinek irabazi du La Covatillan eta Mollema lider jarri da. Wigginsek erakustaldia eman du, Rodriguez larri ibili da, Scarponi lehertu da erasoa jo ostean eta sailkapen nagusian bederatzigarren da Haimar Zubeldia.
Gazteak gogor datoz
Inor gutxik espero zuen Jonathan Castroviejo gaztea, 24 urte bete aurreko egunean, Romandiako Tourreko aitzin etapan nagusituko zenik. Garaipen ederra getxoztarrarentzat, eta baita euskal zaleentzat ere. Eta ederraz gain, esanguratsua. Izan ere, denboraldiaren lehenengo herena pasatu dugunean, gazteak oso indartsu datozela nabarmen ikus daiteke. 25 urtetik beherako txirrindulari sorta handia ari da besoak altxatzen. Batzuk dagoeneko urteak daramatzate goren-gorenean, Kreuziger, Gesink, Boasson Hagen eta Ciolek kasu. Beste batzuk, iaz erakutsi zuten beraien burua: Peter Sagan, Rui Costa, Gorka Izagirre, Van Garderen, Kiserlovski, Daniel Martin, Guarnieri… Denak ala denak gehienez 24 urteko txirrindulariak gaur egun.


