Iragarkiak

Informazioa:Zure iragarkia hemen ikusi nahi? Prezio bereziak herri mailako publizitatean.

‘Contador’ etiketa duten berriak

Tradiziotik ez dira aldendu

Paris-Niza lasterketako ibilbideak ez du inor aho bete hortz utzi. Aldaketa handirik ez dago, egia esan. Lehen etapa erlojupekoa izango da, baina erlojuz kontra ondo moldatzen direnentzat baino, aproposagoa izango da esprinterrentzat, hiru kilometro besterik ez baitituzte egin beharko. Hurrengo etapak nahiko lauak dira; beraz, litekeena da esprinterrek baliatu nahi izatea euren aukerak.

Gehiago irakurri

Rodriguez, bikain: 10

Joaquim Rodriguezek irabazi du denboraldiko azken klasiko handia, Lonbardiako Giroa. Ikuskizuna emanda irabazi ere. Azken mendatetxora indartsuenak bil-bil eginda iritsi dira eta bertan egin du aurrera Katusha taldeko liderrak, gainerako guztiak atzean utzita. Rodríguez bakarrik helmugaratu da, pozarren. Denboraldi bikainari ginga jarri dio, benetan: Euskal Herriko Itzuliko bi etapa, Giroan beste bi eta maglia arrosa hainbat egunetan, hiru etapa Espainiako Vueltan eta maillot gorria egun askotan… Samuel Sanchez bigarren sailkatu da.

Gehiago irakurri

Contador, noraino?

La Bola del Mundoko etapa ikusgarria izan da –bukaera behintzat-. Menchovek irabazi du etapa Porteri aurrea hartuta azken metroetan –ihesaldian sartu dira biak ala biak- eta Romain Sicard bosgarren bukatu du. Hazparneko ziklistak ekarriko digunaren aurrerapena? Hala izan bedi! Sailkapen nagusiari dagokionez, etapak ez du irauli. Rodriguezek erasoa jo du, Morenok erritmoa berotu eta gero, eta Contador eta Valverde atzean utzi ditu, baina azkenean, Madrilgo podiumeko hiru koskak okerrik ez dela Contadorrek, Valverdek eta Rodriguezek zapalduko dute igande arratsaldean, hurrenez hurren. Fuente De-ra bidean Katusha horren indartsu egon izan balitz…

Gehiago irakurri

Txirrindularitza

Gutxien espero zenean, transiziokoa izan behar zuen egunean Contador-ek hankaz gora jarri du Espainiako Itzulia. Contador berak ‘kamikaze’ hitza erabiliz deskribatu du bere erasoa. Bukaeran, kostata bada ere, garaipena eman dion erasoa.

Eta ez, ez da akerbiderik behar izan. Ez da eski estazio bateko pistetan barrena joan behar izan lasterketa. Txirrindularitza klasiko eta ausartak eman dio lasterketari behar zuen etapa azkenean.

Gehiago irakurri

Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2012. Bigarren asteari errepasoa

Espianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

- Lasterketaren lehia biren artera mugatu da: J.Rodriguez eta Contador. Valverde eta Froome lehiatik kanpo geratu dira.
- Etapa garaipenak garesti daudela aipatzen dute eta sailkapen nagusiko kideak direla protagonista.
- Caja Ruralek Piedrarekin lortutako garaipena aipatzen dute.
- Ibilbidea ikusgarria ala gehiegizkoa den zalantzan jartzen dute.
- Maillot berdearen lehian Degenkolb datorren astean eskura izan ditzakeen 3 etapa irabazten saiatuko direla diote.
- Euskaldunen artean Igor Anton, Beñat Intxausti, Gorka Verdugo eta Amets Txurruka aipatzen dituzte.