Iragarkiak

Informazioa:Zure iragarkia hemen ikusi nahi? Prezio bereziak herri mailako publizitatean.

‘Errepasoa’ ataleko berriak (78)

Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Bigarren asteari errepasoa

Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

- Wiggins eta Hesjedalek lasterketa utzi dute eta Nibali bakarrik utzi dute.
- Gesinkek ondo hasi zuen Giroa baina azken egunetan denbora galdu du.
- AG2R eta Betancur. Talde frantziarraren positiboa eta kolonbiarraren zailtasunak etapa irabazteko.
- Cavendish, esprinterretan onena eta erregulartasunaren maillota eramateko hautagai sendoa.
- Euskaldunak: Beñat Intxausti eta Egoi Martinezen protagonismoa azken astean.
- Giroko azken asteak zer emango digu?
- Gure Tropela: cacaito santurtziarra lider.

Britainiarrak Italian protagonista

Twitter bidez jarraitzen nauzuenok eta ezagutzen nauzuenok badakizue gaurko post hau bereziki Wigginsen inguruan idatziko dudala. Hala izango da, baina ezin albo batera utzi gaurko protagonista garrantzitsuena: Cavendish.

Gehiago irakurri

Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Lehen asteari errepasoa

Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

- Katusha taldearen protagonismoa Paolini eta Belkoven eskutik.
- Esprinetan Cavendesh espero moduan, Goss, berriz, pattalago.
- Beñat Intxausti lider, egun batez izan bada ere.
- Faboritoen inguruko iritzia: Nibali, Wiggins, Hesjedal, Scarponi, Evans eta Gesink.

Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen


Daniel Martin. Bai, ondo irakurri duzue. Ez Gilbert, ez Valverde, ez Joaquim Rodriguez. Ezta Nibali ere. Eskalatzaile irlandarra izan da aurtengo 4. monumentuaren garailea. Askok uste zuten aurrean ibiliko zela, podiumaren lehian, baina gutxik espero zuten koska gorenean ikustea. Eta are gutxiago lasterketako indartsuena izanik. Apustu-etxeek sartutako euro bakoitzarengatik 15-20 artean ematen zituzten bere garaipenarengatik. Eta hala gertatu da. Poztekoa, bestalde. Hala ere, bere bilakaera ikusita ez gintuzke horrenbeste harritu behar bere garaipenak. Urtero pauso bat eman du aurrera. Zeresanik ez aurten, Kataluniako Volta merezimendu osoz irabaziz. Eta gaur munduko onenen artean lortu du lekutxoa irlandar meharrak.

Gehiago irakurri

Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak

Vos helmugan
Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, iazko Londreseko Olinpiar jokoak salbu, zail da telebistan aurkitzea.

Gehiago irakurri